Beste behin, dantzak herritarrengana gerturatu dituzte Munoa Dantzan egitasmoarekin

Ian Ruiz Lizaso 2025ko api. 13a, 16:12

BZ eta Marisa Merinoren eskolakoek asteburu osoan zehar eskaini dituzte koreografia bizi eta erritmoz beteak Munoako karpan elkartu diren herritarren aurrean.

Munoa Dantzan egitasmoa egin dute atzo arratsaldean eta gaur eguerdian Munoako karpan BZ eta Marisa Merino dantza eskolakoek. Atzokoan BZkoen txanda izan zen, eta gaurkoan, Marisa Merino eskolakoena. Txiki eta heldu, denek dantzatu dituzte koreografia bizi eta erritmoz beteak; askotariko estiloetan aritu dira, eta gaurko erakustaldiaren bukaeran, denak oholtza gainera igo dira, eta ikusle guztiak dantzan jarri dituzte.

Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute uztailaren 19an ikasturte amaierako jaialdia egingo dutela, eta Munoan izango dela hitzordua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!