Photomuseumek 2025eko 32. Argazki Bileraren egitaraua aurkeztu du. Aurten, Jorge Oteiza (1908-2003) artistari buruzko erakusketa izango da ikusgai Sanz Enean. Torre Luzean, Martin del Bustoren Flysch argazki-proiektua aurkeztuko da. Azkenik, Photomuseumen, Silvia Ayerraren Esne-hortza proiektua egongo da ikusgai, eta, ondoren, Asuntzi Martinezen Munstroak proiektua.
Esne-hortza
Esne-hortza proiektua lan dokumental bat da. Bertan, osaba Jose Antonioren loturaren bidez, denboraren joanari, giza izateari, errugabetasunari eta helduaroko ontasun-galerari buruzko hausnarketa egiten du Silvia Ayerrak. Errealaren eta fikzioaren arteko mugak aztertzen ditu, irudimen bisual fantastikoa sortuz.
Jose Antoniok 76 urte ditu, eta katalogatu gabeko dibertsitate funtzional bat du. Denborak aurrera egin ahala, haren portaera nola aldatzen zen ikusi du Ayerrak. Blokeatu egin duten emozioak bizi izan ditu, kanpoko kontrol gehiago izateagatik gerta zitezkeen egoerak, denboraren joanak eta horrek gorputzean dituen ondorioengatik, mugikortasun txikia edo itsutasuna.
Silviak mendekotasunaren ikuspegi zehatzagoa eman nahi du, pertsona guztiok behar duguna laguntza eta aliantzak direla agerian utziz. Ihes egin dio sozialki otredadea kokatzen den ereduei, subjektu eragile bat bere bizitzatik erretratatuz, bere nortasunaz, keinuez edo pentsamenduez gabetu gabe.
Esne-hortza sendatzeko helburuarekin, prozesu osoan zehar emozio-adierazpen handiagoak garatzen dituzte biek, askeago eta zoriontsuagoak izanez, bakoitzari egokitutako baldintzen barruan.
Oteiza argazkiz argazki
Jorge Oteizak aztarna ukaezina utzi zuen arte garaikidean eskultore, saiakeragile, arkitekto, poeta, zinemagile eta antropologo modura egindako lan guztiei esker. Erakusketa honek Oteiza argazkiz argazki du izenburua, eta sortzaile berezi honen bizitzaren eta obraren ibilbidearen kontakizun bisuala da. Testuinguru historiko eta kulturalak ere eskaintzen ditu.
Flysch
Martin Del Busto Camberwelleko Unibertsitatean, Londresen, Argazkigintzako masterra amaitu duen argazkilari getxotarra da.
Bere ustez, argazkia ez da amaitzen tiragailua estutzean, baizik eta edizioaren edo imprimaketaren bidez eboluzionatzen jarraitzen du. Bere prozesua inguruaren eta historairen azterketa batetik jaiotzen da, ondoren esperientzia eta perspektiba propioa gehitzen dio. Bilboko iragan metarlugikoaren bidez lantzen dituzten artelanak aurkezten ditu, metal edo estaldurarik gabeko paperean imprimitzeko teknikak erabiliz.
Flysch EAEko paisaia eta Bizkaiko historia industriala batzen dituen argazki-proiektua da, izenburuak euskal kostaldeko harri sedimentatuen geruzei erreferentzia eginez.
Anbiguotasunam efemeritatea edo mugimendua bezalako alderdiekin jokatzen du. Inprimatze prozesua ere metalurgiatik dator. Funtsezko alderdia izan da proiektuan. Estaldurarik gabeko paper gainean inprimatzean, tinta ez da itsasten eta efektu urtu bat lortzen da.
Munstroak
Munstroak lanak bere burua ikusarazi nahi duen neska batez hitz egiten du. Emakume batek egindako argazkiak dira, isiluneak isilarazi nahian. Biak, neska eta emakumea, lotzen dituen distantziaz, segurtasunik ezaz eta beldurrez betetako bidea da: munstro izugarriak, eguneroko munstroak, inoiz biak menderatzen dituztenak. Zorionez,argazkilaritzak biak salbatu zituen.
EGITARAUA:
PHOTOMUSEUM
2025/04/15 - 2025/05/11
Silvia Ayerra - Esne-hortza
Ordutegia: asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
SANZ ENEA
2025/04/15 - 2025/05/25
Oteiza argazkiz argazki
Ordutegia: egunero, 18:00etatik 20:00etara.
TORRE LUZEA
2025/04/15 - 2025/05/25
Martín Del Busto - Flysch
Ordutegia: asteartetik igandera, 18:00etatik 20:00etara.
PHOTOMUSEUM
2025/05/13 - 2025/06/29
Asuntzi Martinez Ezketa - Munstroak
Ordutegia: asteartetik igandera, 10:00etatik 14etara eta 17:00etatik 20:00etara.