Zarautzek hartuko du jubenil nesken Eskubaloiko Euskadiko Txapelketaren azken fasea. Gaurtik hasita, Aritzbatalden jokatuko dituzte partidak igandera bitarte, eta lau taldek neurtuko dituzte indarrak: Gran Camping Zarautz, San Adrian, Orio eta Kukullaga.
Ostiraletik igandera, bina partida jokatuko dituzte sariketaren barruan. Gaur 17:30ean hasiko da lehen partida, eta nor baino nor ariko dira Orio eta Kukullaga. Ondoren, 19:30ean hasita, Gran Camping Zarautzek San Andrianen aurka ariko da.
Bihar, larunbatez, 17:30ean Kukullagak eta San Andrianek jokatuko dute elkarren aurka. Bigarren partidan, berriz, Gran Camping Zarautz eta Orio lehiatuko dira, 19:30ean hasita.
Igandekoa erabakikorra izango da, eta goizez jokatuko dituzte neurketak. 10:30ean San Adrian eta Orio lehiatuko dira, eta 12:30ean Zarautz eta Kukullaga.