Cataphiles eta Olor taldeen kontzertua, Hiruputzun

Aritz Mutiozabal 2025ko api. 11a, 13:30

Cataphiles laukotea.

Gaur iluntzean izango dira emanaldiak, 21:30ean hasita, eta Zarata Zarautzek antolatuta.

Zarata Zarautz kolektiboak antolatuta, musika emanaldiak izango dira gaur gauean, 21:30etik aurrera, Hiruputzu gaztetxean. Alde batetik, Bremen hiriko Cataphiles post-punk taldea ariko da zuzenean, duela hilabete kaleratu zuen Shadow Self diskoa aurkezten.

Bestetik, Jokin Azpiazu donostiarrak bere Olor proiektua eramango du gaztetxeko taula gainera. Synth doinu ilunak, programazioekin eta samplerrekin lagunduta; gainera, bideo arte sormenak ematen ditu bere emanalditan.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide