EH Bilduk Aberri Eguna Iruñean ospatuko du aurten Aberri Eguna, Askatasunaren nazioa gara lelopean. Egun osoko egitaraua prestatu du koalizioak apirilaren 20rako: manifestazioaz gain, ekitaldia, bazkaria, kontzertuak eta kale animazioa izango dira.
Zarauztik bertaratzeko autobusa antolatu dute egun horretarako, eta dagoeneko izena eman daiteke Arrano eta Eguzki tabernetan edo online esteka honetan. Autobusa Frantziskotarren eliza aurreko geralekutik aterako da 10:00etan, eta 19:00etan egingo du itzulera Iruñetik.