Arranoko igande eguerdia kantuz blaituko du Xabier Badiolak. Izan ere, Arronopola egitasmoak duela hilabete inguru abiatutako Bermut Musikatua zikloaren barruan kontzertua emango du eibartarrak, 12:30ean hasita.
Zikloko bigarren kontzertua izango da Badiolarena, lehenengoa Aiert Alberdik eman baitzuen, martxoaren 9an. Bermut Musikatuaren barruan beste bi kontzertu gehiago egingo dituzte Arranon: Esanezin maiatzaren 11n eta Saman Goien ekainaren 8an.