Bihar egingo dute Salbatore Mitxelena ikastolak antolatutako Hartxintxar lasterketa

Intza Trula 2025eko apirilaren 11

Salbatore Mitxelena ikastolaren alde egindako elkarretaratzea. (Mireia Galarza Bastida)

Haurrentzako lasterketez zein helduen ibilbide nagusiaz gainera, jolaserako, eskulanetarako eta jan-edanerako txokoak prestatu dituzte, zuzeneko musikak girotuta.

Martxoaren 29rako zuen aurreikusita Salbatore Mitxelena ikastolak Hartxintxar lasterketa, baina atzeratu egin behar izan zuen. Erabakia herritarrekin partekatzean jakinarazi zuen ikastolak data berria; hain justu ere, bihar, larunbata, egingo dute ikastolaren aldeko korrika saioa.

Gainera, lasterketaren bueltan, egun osorako egitaraua prestatu du ikastolak, haurrentzako distantziekin, jan-edanerako postuekin, jolasen txokoarekin eta musikarekin.

Egitaraua:

  • 16:30-18:00. Haurren txokoa, ikastolako estalpean.
  • 18:00-19:00. Haurren lasterketak.
  • 18:00-19:00. Lasterketa nagusirako dortsal banaketa eta kontsigna.
  • 19:30. Hartxintxar lasterketa.
  • 20:30. Lasterketako sari banaketa.
  • Ondoren, Hartxintxar zozketa.
  • Jarraian, musika zuzenean.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide