Plaieroetako finalerako txartela eskuratzeko azken neurketak jokatuko dituzte etzi

Intza Trula 2025ko api. 11a, 11:00

Asti Pinturak eta Pukas Shelter taldeen arteko final-laurdenetako neurketa. (Intza Trula)

80. Hondartzako Futbol Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte, neskek zein mutilek, 11:00etan hasita.

Azkenaurreko txanpara heldu da 80. Hondartzako Futbol Txapelketa, eta, honaino helduta, gauza bakarra dute buruan talde guztiek: final handirako txartela eskuratzea. Hain justu ere, igandean jokatuko dituzte neskek eta mutilek finalerdiak, Kopakoak zein Ligakoak, 11:00etan hasita.

Partidak hasi baino ordubete lehenago, 10:00etan, Celso Castro taldea arduratuko da joko eremuak markatzeaz.

Horrez aparte, eskolarteko plaieroetako finalerdiak ere igandean izango dira, ordu berean.

Nesken Kopako finalerdiak

1. Euskal Parrilla - Shelter-Pukas.
2. Itxas-Lur Taberna - Talai-Mendi Kanpina.

Nesken Ligako finalerdiak

3. Lukas Ardotegia - Kebidek.
4. 310-Kepa Osteo - Orbela taberna.

Mutilen Ligako finalerdiak

5. Balearri-Astillero - Celso Castro.
6. Telesforo Erretegia - Asti Pinturak.

Mutilen Kopako finalerdiak

7. Kosta Hortz Klinika - Kirkilla-Enea Jatetxea.
8. Asergroup - Latz Taberna.

LHko haurren finalerdiak

9. Iturzaeta 6M - Orokieta 6D Mut.
10. Orokieta 6B Mut - Antoniano 6M. 
11. Salleko 6BN - Orokieta 6A Nsk.
12. Salleko 6A - Orokieta 6BD Nsk.
13. SM61 - SM64.
14. Orioko 62 - Lardizabal 6.
15. Salleko 5AM - Antoniano 5M.
16. Iturzaeta 5M - Salleko 5BM.
17. Salleko 5BN - Orokieta 5CD Nsk.
18. Iturzaeta 5N - Salleko 5AN.
19. Zaragueta 51 - Orioko 53.
20. SM52 - Zaragueta 52.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide