Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak antolatutako bertso saioa izango da bihar Modelo aretoan, 19:00etan. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Alaia Martin, Sarai Robles, Maialen Lujanbio, Oihana Bartra, Julebe Iturbe eta Manu Goionaga, hain justu ere. Gai jartzaile lanak, berriz, Onintza Gartziak egingo ditu.
Bertso jaialdia bertatik bertara jarraitu nahi dutenek sarrerak honako lotura honetan eskuratu ahal izango dituzte. Horrez gainera, Modeloko leihatila irekita dagoenean bertan ere erosi ahal izango dira.