Lasarte-Oria izango da Zarautzen lehen aurkaria Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan

Julene Frantzesena 2025ko api. 10a, 10:00

Gipuzkoako hainbat pilota elkartetako eta federazioko kideak atzoko aurkezpenean.

Gomazko paletako kategorian ariko da Zarauzko taldea. Lehen neurketa etxetik kanpo jokatuko dute, maiatzaren 4an.

Gipuzkoako Pilota Federazioak atzo, asteazkenez, aurkeztu zuen aurtengo Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Donostian. Aurreko urteetan legez, lau modalitatetan ariko dira lurraldeko hainbat herri txapelaren bila: esku-pilota, gomazko paleta, larruzko paleta eta zesta punta.

Zarautzek lau txapelketa horietatik batean izango du ordezkaritza; gomazko paletakoan. Maiatzaren 4ko asteburuan ekingo diete norgehiagokei, eta Zarauzko taldeak Lasarte-Oriaren aurka neurtuko ditu indarrak, etxetik kanpo.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide