Laguntasunaren inguruko antzezlana gaur, Aizpuruaren eta Alkainen eskutik

Intza Trula 2025ko api. 9a, 10:30

Intza Alkain eta Maite Aizpurua. (Gorka Eizagirre)

Promesa berdina egiten diegu lagun guztiei  antzezlana taularatuko dute, 19:00etan, Modelo aretoan. Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da Kutxabank atari digitalaren bitartez.

Zarauzko Udaleko Berdintasun departamentuak antolatuta, Promesa berdina egiten diegu lagun guztiei antzezlana ikusi ahal izango da gaur Modelo aretoan, 19:00etan. Maite Aizpurua zumaiarraren eta Intza Alkain lasartearraren lana da, eta ikustera joan nahi dutenek sarrerak Kutxabank atari digitalean eskura ditzakete, baita leihatilan bertan ere.

Donostian egiten den Poltsiko Antzerkia jaialdiko Sorkuntza saria jaso zuten 2023ko udazkenean Aizpuruak eta Alkainek, eta horren harira ondu zuten laguntasunaren inguruko proiektua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide