Munoa Dantzan egitasmoa egingo dute asteburuan

Aritz Mutiozabal 2025ko api. 9a, 09:00

BZ Dantza Eskolako ikasleak iazko Munoa Dantzan ekitaldian. (Aritz Mutiozabal)

Beste urte batez, BZ Dantza Eskolak eta Marisa Merino Dantza Eskolak hartuko dute parte. Munoa plazako karpan eskainiko dute emanaldia.

Aste Santuaren atarian, herriko zenbait dantza taldek ikasturtean landutakoa plazara ateratzen dute. Munoa Dantzan ekimenaren barruan izaten da hori, eta aurten ere ez du hutsik egingo. Asteburu honetan eskainiko dituzte emanaldiak BZ Dantza Eskolako eta Marisa Merino Dantza Eskolako ikasleek, Munoa plazako karpa barruan.

Larunbat arratsaldean, BZ Dantza Eskolakoek ekingo diote jaialdiari, 18:30etik aurrera, eta hainbat koreografia taularatuko dituzte. Hurrengo egunean, igandean, Marisa Merino Dantza Eskolaren txanda izango da; hauek 12:30ean abiatuko dute beren saioa. Sarrera doakoa izango da egun batean zein bestean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide