Arkamurka Natura Elkarteak antolatuta, Astronomia Astea ospatu berri dute, bi hitzaldi interesgarrirekin eta Torreoiko ohiko gau behaketarekin. Solasaldiek unibertsoa hobeto ulertzeko eta Eguzki Sistema arakatzeko aukera paregabea eskaini zien astronomia zaleei, baita gai horietan sakondu nahi zuten herritarrei ere.
Lehen hitzaldia Javier Armentia astrofisiko eta dibulgatzaile entzutetsuak eskaini zuen, Descifrando el cosmos: La astronomía como ciencia de datos izenburupean, eta bigarrena, berriz, Arkamurkako kide Ander Gonzalez de Txabarrik, Eguzki sistema, kaosetik egiturara izenburupean.
Larunbat gauean, astea borobiltzeko, Torreoian jarri zuten hitzordua gau behaketa egiteko. Antolatzaileek hainbat teleskopio jarri zituzten, eta jende dezente bertaratu zen zerua ikuskatzeko.