Zarauzko Udalak ikasgelak zabalduko ditu Aste Santuan zein Pazko astean. Sanz Eneakoa apirilaren 17tik 21era egongo da irekita; goizez, 09:30etik 13:30era, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Apirilaren 10ean eta 30ean, aldiz, ez dira erabilgarri egongo, literatur solasaldiak izango direlako.
Kiroldegiko ikasgelari dagokionez, apirilaren 14, 15, 16, 22, 23, 24 eta 25ean egongo da zabalik, honakoa ordutegian: astegunetan, 06:15etik 21:30era; larunbatetan, 08:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era; eta igandetan, 08:00etatik 13:30era.