Magnus von Horn zinegilearen La chica de la aguja film dramatikoa emango dute gaur arratsaldean,19:30etik aurrera, Modelo aretoan; jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute gaztelaniazko azpitituluekin. Pelikula Dagmar Overbye serieko hiltzaileren bizitzan oinarritzen da.
Canneseko 77. zinema jaialdian Urrezko Palma lortzeko lehiatzeko hautatu zuten. Era berean, National Board of Review-ek 2024ko nazioarteko bost film onenetarikoen artean izendatu zuen. Horrez gain, Urrezko Globoetan eta 97. Oscar sarietan nazioarteko film onenaren sarirako izendatua izan zen.
Karoline haurdun eta langabezian dagoen gazte bat da, Lehen Mundu Gerraren ondorengo Kopenhagen bizirauteko borrokan ari dena, eta adineko emakume karismatiko batek hartzen du etxean. Adopzio klandestinoko agentzia bat zuzentzen laguntzen dio. Biek ustekabeko lotura osatzen dute, bat-bateko aurkikuntza batek dena aldatzen duen arte.