Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko

Aritz Mutiozabal 2025ko api. 7a, 09:30

Zarautz Palestina herri ekimenak antolatutako kazerolada. (Intza Trula)

Gernika-Palestina herri ekimenak Euskal Herriko hainbat txokotan egingo ditu kontzentrazioak, Zarautzen ere bai. 19:00etan izango da mobilizazioa, Lurra, justizia, bakea. Genozidioa stop lelopean.

Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu han eta hemen Gernika-Palestina herri ekimenak. Zarautz Palestina herri ekimenak antolatuta, Zarautzen ere elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean. 19:00etarako jarri dute hitzordua Lege Zaharren Enparantzan, eta Lurra, justizia, bakea. Genozidioa stop lelopean egingo dute mobilizazioa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide