Zarauzko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, espainiar nazionalitatea online eskuratzeko informazio hitzaldia eskainiko du bihar.
18:00etan hasiko da, Etxezabala aretoan, eta doakoa izango da bertara joatea. Antolatzaileek azaldu dutenez, gaztelaniaz izango da hitzaldia, eta bertan, abokatu batek izapideak nola egin azalduko du, bertara gerturatzen direnen zalantzak argitzeaz gain.