Saltsa handiko urteurrena ospatu du Hiruputzuk

Aritz Mutiozabal 2025ko api. 6a, 11:00

Zarauzko gazteatxeak bere bigarren urteurrena ospatu zuen atzo, Karibe oinarri hartuta; arratsaldean, Frontoi Txikin, dantza erakustaldia egiteaz gain, mojitoak dastatzeko aukera izan zuten.

Hiruputzuren bigarren urteurrena ospatzeko festa egin zuten atzo, herrigunean hasi eta gaztetxean bertan borobilduz. Karibe kutsua eman zioten ospakizunak, eta oinarri hori izan zuten antolatu zituzten jarduera gehienek. Arratsaldean, festa abiarazteko, Frontoi Txikin elkartu ziren, eta gaztetxeko saltsa dantza taldeak erakustaldi ederra eskain zuten. Bien bitartean, mojitoak prestatu zituzten momentuan, eta bertaratu zirenek edari freskagarria dastatzeko aukera izan zuten.

Hasiera batean, Elektrotxandaka egin asmo zuten, kalez kale, gaztetxera joateko, baina parte hartze txikia izan zuenez, bertan behera uztea erabaki zuten. Horren ordez, bozgorailu mugikorrarekin ibili ziren. Gauean, Mi Buenaventura taldeak cumbia doinuak eta erritmoak eraman zituen Hiruputzura, eta, jarraian, DJ Bon arduratu zen urteurrena borobiltzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide