Nekazaritzako ibilgailuen ikuskapenak egiteko aukera izango da maiatzean

Julene Frantzesena 2025ko api. 6a, 12:00

Traktore bat.

Bihartik maiatzaren 15era bitartean hainbat hitzordu jarri dituzte ikuskapenak egiteko eskualdean. Zarautzen, Elkano auzoan eta Abendaño industrialdean egin ahal izango da.

Bihar, astelehenarekin, hasiko dira nekazaritzako ibilgailuen ikuskapen teknikoak (IAT) egiten Urola Kostan. Azterketa guneetako teknikariak eta unitate mugikorra izango dira hitzordu horietan, hain zuzen ere, traktoreei, atoiei eta antzerako ibilgailuei azterketa egiten. Zarautzen, bi hitzordu zehaztu dituzte: bata, maiatzaren 7an, asteazkenarekin, 09:00etan, Elkano auzoko plazan: eta bigarrena, maiatzaren 13, asteartearekin, 09:00etan, Zarauzko Abendaño industrialdean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide