Harri Txikien eta Kintopekoen Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da gaur arratsaldean, 17:00etan hasita, Aiako Probalekuan. Lehiakideen artean, Zarauzko lau harri jasotzaile ariko dira nor baino nor: Paulo Azpiazu, Mikel Lopetegi Urra, Maddi Gesalaga eta Imanol Royo Lartain.
Gesalagak Olaia Esnaola azpeitiarra, Udane Ostolaza oriotarra eta Goizeder Abendibar mallabitarra izango ditu aurkari Kintopeko txapelketan. Hauek bi harrirekin egin beharko dituzte lanak: hiru minutuko txandak, 50 kiloko zilindroarekin eta 50 kiloko kuboarekin.
Gizonezkoek, berriz, Harri Txikien Txapelketa jokatuko dute, etahauek ere hiru minutuko txandak izango dituzte, baina hiru harrirekin: 125 kiloko koparekin; 112,5 kiloko kuboarekin eta 100 kiloko bolarekin.zarauzko hiru ordezkariekin batera, Beñat Telleria lasartearra plazaratuko da probalekura.