Euskaraldiko Hamaikakoaren aurkezpena egingo dute

Mireia Galarza Bastida 2025ko api. 4a, 17:00

Euskaraldiko ikurrak. (Artxiboa)

Igandean izango da aurkezpena, 13:30ean hasita, Musika Plazan. 

Beste hainbat herritan egiten ari diren bezala, Zarautzen ere Euskaraldiko Hamaikakoaren aurkezpena egingo dute. Igandean izango da hitzordua, 13:30ean hasita, Musika Plazan. 

Batzordeko kideek azaldu dutenez, "hamaikakoa ekimenean parte hartzeko bide eta esperientzia ezberdinen argazkia izango da". Hori horrela izanda,  herritarrak animatu nahi dituzte igandean leku horretan egingo duten ekitaldian parte hartzera, haien esanetan, "denek dute eta lekua Euskaraldian". 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide