Euskarari lotutako diru laguntza eska dezakete jada establezimenduek

Intza Trula 2025ko api. 5a, 09:00

Zarauzko Kale Nagusia. (Guka)

Establezimenduetako errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzeko 6.000 euro emango ditu Zarauzko Udalak. Apirilaren 7a izango da eskakizunak aurkezteko azken eguna.

Zarauzko Udalak establezimenduetan euskara sustatzeko diru laguntzak emango ditu beste urte batez, eta dagoeneko zabaldu du eskaerak egiteko aukera. Instituzioak zehaztu duenez, establezimenduetako errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzeko laguntzak dira emango dituenak: orotara, 6.000 euro banatuko ditu.

Eskaera udaletxean bertan egin daiteke, astelehenetik ostiralera 07:30etik 15:00etara eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara. Halere, telematikoki egin nahi dutenek ondorengo lotura honetan dute horretarako aukera. Horrez aparte, deialdiaren inguruko informazio guztia honako helbidean aurki daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide