Emmanuel Courcol zinema zuzendari frantsesaren film dramatikoa da Por todo lo alto, eta Benjamin Lavernhe, Pierre Lottin eta Sarah Suco dira bertan lan egiten dute aktore nagusiak. 2024ko Cannesko Zinema Jaialdian estreinatu zuten, eta ondoren, Donostiako Zinemaldian Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratu zuen eta Begurgo Komediaren Zinema Jaialdian pelikula onenaren saria.
Nazioartean ospe handia duen Thibaut orkestra zuzendariaren istorioa du kontagai Por todo lo alto-k. Adoptatua dela jakiten duenean, anaia bat aurkituko du, Jimmy, Frantziako iparraldeko musika-banda batean tronboia jotzen duen eskola-jantoki bateko langilea. Antza denez, denak banatzen ditu, musikarekiko maitasunak izan ezik. Anaiaren musika-trebetasun apartak hautematean, Thibautek patuaren bidegabekeria konpondu nahi du. Jimmy orduan hasten da amets egiten beste bizitza batekin...
Familia guztiarentzako asteburuko film eskaintza Blancanieves izango da. Disney faktoriaren ekoizpen berria izango da ikusgai larunbatean eta igandean.
Apirilak 4, ostirala
20:00. Por todo lo alto
Apirilak 5, larunbata
16:45. Blancanieves
19:15. Por todo lo alto
22:15. Por todo lo alto
Apirilak 6, igandea
16:45. Blancanieves
19:15. Por todo lo alto
Apirilak 7, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Por todo lo alto
19:30. Por todo lo alto
Apirilak 8, asteartea
19:30. Zinekluba: La chica de la aguja (jatorrizko hizkuntzan)
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!