Ingmar Bergman zinemagile suediarraren ibilbidea aztertuko dute gaur Photomuseumen

Intza Trula 2025ko api. 4a, 09:00

'Anaren pasioa' filmeko irudia. (Ingmar Bergman)

Ostiralero egin ohi duten Gela programaren barruan antolatu dute saioa. 18:00etan hasiko da saioa, eta doako sarrera izango du, edukiera bete arte.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruan, Ingmar Bergman zinemagile suediarraz hitz egingo dute gaur arratsaldean. 18:00etan hasiko den saioa, eta aurreko asteetan bezala, sarrera doan izango da, aretoko edukiera betetzen den arte.

Ingmar Bergman zinemaren historiako zuzendari garrantzitsuenetakoa da. Bere lanak dilema existentzial, espiritual eta psikologikoen azterketa sakona du ezaugarritzat, eta munduko zineman aztarna ezabaezina utzi du. Bere ibilbidean zehar, Bergmanek heriotza, bakardadea, fedea eta bizitzaren zentzua bezalako gaiak jorratu zituen, pertsonaien intimitatea eta dilema filosofikoen handitasuna uztartzen zituen estilo bisual eta narratibo paregabea erabiliz.

Berak egindako film ugariren artean aurki ditzakegu Anaren pasioa (1969), Marrubi basatiak (1957), Dontzeilaren iturria (1966) edota Zazpigarren zigilua (1957).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide