Treba Gurasoak programaren barruan, haurren eta nerabeen heziketa prozesuaren bueltako hitzaldia izango da ostegunean Etxezabala aretoan, 18:00etan. Gure haurren eta nerabeen sexualitatean bidelagun izenburupean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak antolatu du gurasoentzako saioa, Zarauzko Udalarekin lankidetzan.
Udalaren esanetan, haurren eta nerabeen heziketa prozesuari dagokionez, "guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko". Laguntza edo sostengu horrek, ordea, "ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu", gehitu du.
Edurne Mendizabalek emango du hitzaldia, eta doakoa izango den arren, joateko interesa dutenek ondorengo galdetegia bete beharko dute.