Arraio irratiak osorik grabatu du sendabelarren inguruko tailerra, eta entzungai dago Ahuntzaren gauerdiko eztula saioan. Merkatua Bizirik elkarteak antolatuta, Sendabelarrak ezagutuz egitasmoa egin zuten larubatean Merkatu Plazan, Ainitze Salak gidatuta.
"Garaikoa eta bertakoa indartze aldera" egin zuten saioa. Gaian aditua da Sala, eta sendabelarrez hitz egiteaz aparte, infusioak eta egosaldiak nola egin ere irakatsi zien bertaratutakoei, baita hostoak eta loreak lantzen ere. Gainera, ukenduak egiteko ere baliatu zuten arratsaldea.