Hitz festa eta jarioa, zuzenean

Aritz Mutiozabal 2025ko mar. 28a, 11:00

Maialen Berasategi eta Irene Arrarats, Modelon, 'Ezer ez eta festa' podcastean. (Aritz Mutiozabal)

Lehen aldiz, Ezer ez eta festa podcasta publiko eta guzti egin zuten, atzo, Modelo aretoan.

Zirika euskara elkarteak antolatuta, Ezer ez eta festa podcasta Modelo aretoan egin zuten atzo arratsaldean. Lehen aldia izan zen Irene Arrarats Berria egunkariko euskara arduradunak eta Maialen Berasategi itzultzaile eta zuzentzaileak saioa jendaurrean egin zutena, eta bertaratu zirenek bitarte ederra pasatu zuten esatarien kontuak entzuten.

Saioa nola hasi behar ote zuten itzulinguruka aritu ondoren, hainbat idazleren aipu literarioekin egin zuten solas eta jolas. Baita itzultzaileen lanari eta bertuteei buruz ere. Eta, nola ez, zuzentzailearen ezinbesteko papera ez zuten aipatu gabe utzi. Oro har, hizkuntza izan zuten aztergai, hau da, euskara bera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide