Borja Cobeagaren 'Los aitas' komedia emango dute Modelon

Intza Trula 2025ko mar. 28a, 09:30

Aste honetan familia osoak gozatzeko moduko filma, berriz, Polican izango da.

Borja Cobeaga zine zuzendari donostiarraren komedia berria emango dute asteburuan Modelo aretoan, Los aitas. Gaurtik hasi eta astelehena bitarte sei aldiz emango dute ikus-entzunezkoa.

80ko hamarkadaren amaierako Bilboko langile auzoetan, gimnastia erritmikoko haur talde batek txapelketa batean parte hartzeko aukera du Berlinen. Amek ezin dietenez alabei lagundu, aitek hartuko dute ardura, baina ez dirudite oso interesatuak bidaian, ez kirol horretan, ez alabetan ere.

Haurrek, berriz, Dream Works Animation etxearen Polican animazio filmaz gozatu ahal izango dute, bihar eta etzi. Dav Pilkeyren Polican haurrentzako literatura-fenomenoaren egokitzapena da.

Gaur, ostirala

  • 20:00. Los aitas.

Bihar, larunbata

  • 16:45. Polican.
  • 19:15. Los aitas.
  • 22:15. Los aitas

Etzi, igandea

  • 16:45. Polican.
  • 19:15. Los aitas.

Martxoak 31, astelehena, ikusleen eguna

  • 17:00. Los aitas.
  • 19:30. Los aitas.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide