Martxoko osoko bilkura egingo du udalbatzak gaur, 19:00etan, udalbatzar aretoan. Guztira, hamaika puntu izango dituzte aztergai saioan, eta horietako batean Plan Ekonomiko Finantzarioaren aurkezpena egingo dute.
Horrez aparte, EH Bilduk bozeramaile aldaketa egingo du. Ondorengo loturan irakur daitezke gaurko bilkuran landuko dituzten gaiak.