Zarauzko Ondare Kulturalaren Elkarteak hirugarren bilera egingo du bihar

Intza Trula

Astazubi plaza garbitegi zaharra 1925ean. (Zarauzko Argazki Artxiboa)

Antoniano aretoan elkartuko dira, 18:00etan. Hainbat gai izango dituzte eztabaidagai, esaterako, elkartearen barne antolaketa zehaztea.

Martxan da Zarauzko Ondare Kulturalaren Elkartea, eta forma ematen jarraitzeko hirugarren bilera deitu dute. Antoniano aretoan egingo dute bihar saioa, 18:00etan hasita, eta hainbat gai izango dituzte hizpide bertan.

Ondorengoa da bihar landuko duten gaien zerrenda:

  1. Aurreko bileraren akta onartzea.
  2. Azken asteetan egindako kudeaketen berri ematea.
  3. Elkartea eratzea.
  4. Elkartearen barne antolaketa zehazte.
  5. Beste gai batzuk.
  6. Galde-eskeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide