Sandhya Suri zuzendari britaniarrak thriller poliziakoa eta salaketa matxista uztartu ditu Secretos de un crimen filmean. 2024ko pelikula onenen zerrendan dago, eta hainbat zinema jaialditako sarietarako hautagaia izan da; besteak beste, BAFTA, Cannes, Sevilla, Europako Zinema eta Ipar Ameriketako Kritikarena.
Gobernuaren plan bati esker, alargundu berri den Santoshen istorioa kontatzen du ikus-entzunezkoak. Honek bere senarraren lana heredatzen du, Indiako iparraldeko landa-eremu batean polizia-agente gisa. Beheko kastako neskato bat bortxatuta eta eraila agertzen denean, Sharma inspektore feminista karismatikoaren hegalaren azpian ikerketara arrastatuta ikusten du bere burua.
Secretos de un crimen filma jatorrizko hizkuntzan ikusteko parada izango da gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, Modelo aretoan; gaztelaniazko azpitituluak izango ditu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!