ZAEko infantil mutilek indartsu jarraitzen dute Gipuzkoako batel ligan

Intza Trula 2025ko mar. 24a, 12:00

Gipuzkoako batel ligako bederatzigarren jardunaldia jokatu zuten ZAEko batelek larunbatean, eta infantil mutilek lehen bi postuak lortu zituzten bertan; igandean, berriz, hamargarren jardunaldia izan zuten jokoan infantilek eta promesek.

Asteburu bete-beteta izan dute ZAEko arraunlariek, Gipuzkoako batel ligako bederatzigarren eta hamargarren jardunaldiak jokatu baitituzte Urdazuri ibaian eta Tolosan, hurrenez hurren.

Larunbatean, Donibane Lohizune (Lapurdi) eta Ziburu (Ziburu) artean kokatzen den Urdazuri ibaian lehiatu ziren, 10:00etan. Beste astebetez, ZAEko infantil mutilek lehen bi postuak eskuratu zituzten beraien kategoriako estropadan. Infantil neskak, berriz, hirugarren postuan amaitu zuten, eta jubenil eta absolutuek bigarren postua eskuratu zuten.

Igandean, Tolosan izan ziren Zarauzko infantilak eta promesak. 11:30ean ekin zioten Gipuzkoako batel ligako hamargarren jardunaldiari, eta emaitza bikainak eskuratu zituzten bertan. Izan ere, infantil neskek hirugarren egin zuten, mutilek lehen bi postuetan amaitu zuten, eta promesa mistoek lehenengo eta bederatzigarren postuak eskuratu zituzten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!