Berria egunkariak Ezer ez ta festa podcastaren kapitulu bat grabatuko du Modelo aretoan, eta zuzenean ikusteko aukera egongo da. Ostegunean izango da grabaketa, 18:30ean, eta Berria egunkariko euskara arduradun Irene Arrarats eta itzultzaile eta zuzentzaile Maialen Berasategi egongo dira mikrofonoaren beste aldean.
Zirika euskara elkarteak antolatu du saioa, Berria egunkariarekin eta Zarauzko Udalarekin lankidetzan. Podcastean hizkuntzari buruz ariko dira, oro har, eta, batzuetan, euskarari buruz zehazki.