Udaberriko Kontzertua eskainiko du bihar Musika Bandak

Intza Trula 2025ko mar. 22a, 09:30

Zarauzko Musika Banda kontzertua ematen. (Artxibokoa)

12:30ean izango da musika emanaldia, Merkatu plazako lehenengo solairuan. Azken denboran entseatu dituzten sei pieza joko dituzte bertan.

Udaberriari ongietorria emateko kontzertua eskainiko du bihar Zarauzko Musika Bandak, Iosu Isasti zuzendariaren gidaritzapean. 12:30ean izango da Udaberriko Kontzertua, Merkatu plazako lehen solairuan, eta bertaratzen direnek bandak  prestatutako sei pieza entzuteko aukera izango dute.

Zehazki, ondorengo abestiak joko dituzte biharko emanaldian: Kota Okadaren March 'Byond the Sing', Eduardo Mocoroa konpositoreak egindako eta J. Francok moldatutako Ordizia, Nick La Roccaren Tiger Rag, Phillips Sparkerren Byond the Sing, Toshio Mashimaren Paris Montmartre, eta, amaitzeko, Rhapsody in Blue, George Gershwinek konposatua. Kontzertuak 50 minutu inguruko iraupena izango du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide