Halterofiliaren topagune nagusi bilakatuko da bihar Aritzbatalde kiroldegiko frontoia. Izan ere, Euskadiko Halterofilia Txapelketa jokatuko dute bertan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako halterofilo onenek.
Orotara, lurralde bakoitzeko bosna mutil eta bosna neska lehiatuko dira, 16:00etatik 20:15era arte. Inaxio Illarramendi Zarauzko Kirol zinegotziak dio azken urteetan halterofilia kirola "asko" hazi dela herrian. Biharko txapelketa "herrian halterofilia sustatzeko egiten ari den lanaren emaitza" dela iritzi dio. "Zarauzko herria diziplina honetan erreferente bihurtzea dakar honek" gehitu du.