'Mickey 17' filma emango dute egunotan Modelon

Intza Trula 2025eko martxoaren 22a

Haurrek, berriz, Looney Tunes: Lurrak eztanda egin zuen eguna filma ikusi ahal izango dute gaur eta bihar, 16:45ean, euskaraz.

Bong Joon-ho zine zuzendariaren Mickey 17 filma ikusi ahal izango da asteburu honetan Modelo aretoan. Zientzia fikziozko filmak, Mickey 17, exendable izeneko tripulazioko kidea, du protagonista. Planeta izoztu bat kolonizatzera bidali dute bera, eta ez dio Mickey 18 kideari bere lekua utzi nahi. Edward Ashtonen jatorrizko liburuaren egokitzapena da.

Bestalde, familia osoarentzako eskaintzaren barruan, Looney Tunes: Lurrak eztanda egin zuen eguna animaziozko filma emango dute gaur eta bihar, euskaraz, 16:45ean. Porkyk eta Lucasek mundua salbatu beharko dute beren buruak kontrolatzeko plan estralurtar sekretu bat aurkitzen dutenean.

Gaur, larunbata

  • 16:45. Looney Tunes: Lurrak eztanda egin zuen eguna.
  • 19:15. Mickey 17.
  • 22:15. Mickey 17.

Bihar, igandea

  • 16:45. Looney Tunes: Lurrak eztanda egin zuen eguna.
  • 19:15. Mickey 17.

Etzi, astelehena, Ikusleen Eguna

  • 17:00. Mickey 17.
  • 19:30. Mickey 17.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide