Destinos Euskadik joan den asteburuan Gironan [Katalunia] antolaturiko ekitaldian izan zen Zarauzko Turismo departamentuko ordezkaritza, Xabier Txurruka alkatearekin batera. Izan ere, onartu berri den Zarautz Turismoaren Plan Estrategiko berriaren diagnostikoaren arabera, "Kataluniako bisitarien merkatua garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du gure herrian".
Destinos Euskadi osatzen duten Zarautz, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Bidasoa eskualdeen baliabide nagusiak kultura, ohiturak, gastronomia eta azken finean, "gure izaera" dira, eta, hain justu, hori erakutsi zuten Gironan. Hiru egunetan zehar hainbat jarduera antolatu dira zituzten bertan, hala nola herri-kirol erakustaldiak eta jatorri-deitura duten txakolinen nahiz Araba Errioxako ardoen dastaketak.
“Katalunia eta Euskadiren arteko erlazioa oso estua da aspektu askotan. Euskal herri eta hirietara etortzen diren kataluniar askok gure kultura eta ohituretan murgiltzeko gogoa erakusten digute, euskaldunok haien herria bisitatzen dugunean bezalaxe”, azaldu du Xabier Txurruka alkateak.
Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak jasotako datuen arabera, kataluniar askok Euskal Herria aukeratzen dute oporretarako helburu bezala. Zarautzi dagokionez, penintsulako bisitarien %23a dela suposatzen da.