Udaberri Astea ospatuko dute bihartik ostiralera

Intza Trula 2025ko mar. 23a, 09:00

Bingo jokoan Udaberrin. (Udaberri)

Besteak beste, boloak, mendi irteera, mus txapelketa eta bingoa antolatu ditu Udaberri Jubilatuen Elkarteak datozen egunetarako. Bazkide guztiak animatu dituzte ekitaldietan parte hartzera.

Urtero legez, Udaberri Astea antolatu du Udaberri Jubilatuen Elkarteak, bazkideei zuzenduta. Bihar abiatuko dituzte jarduerak, eta ostirala bitarte luzatuko dute egitaraua. Esaterako, boloak, mendi irteera, mus, partxis eta seiko txapelketak eta bingoa antolatu dituzte.

Informazio gehiago nahi dutenek edota txapelketetan izena eman nahi dutenek Udaberri Jubilatuen Elkartean egin beharko dute. Hori hala, antolatzaileek bazkide oro gonbidatu du jardueretara batzera.

Egitaraua:

Bihar, astelehena

  • 10:30. Udaberri Jubilatuen Elkartearen historia, Mikel Agirrerekin eta Migel Angel Agoterekin.
  • 16:00. Seikoak.

Etzi, asteartea

  • 10:30. Boloak, Zelai Ondon.
  • 16:00. Musa.

Martxoak 26, asteazkena

  • 10:30. Mendi irteera.
  • 16:00. Partxis jolasak eta xake erakusketa.

Martxoak 27, osteguna

  • 10:30. Mus, seiko eta partxis txapelketetako finalak.
  • 16:00. Bingo berezia.

Martxoak 28, ostirala

  • 18:00. Sari banaketa ekitaldia eta luntxa, lehenengo solairuan.

Aste osoan zehar: Luis Alvarez billar txapelketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide