Alice Guy-Blachez mintzatuko dira gaur Photomuseumen

Intza Trula 2025ko mar. 21a, 09:00

Alice Guy-Blanche. (Utzitakoa)

Historiako lehen emakume zinemagilea izan zen Guy-Blanche. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, Alice Guy-Blanche zinemagilea izango dute protagonista gaur arratsaldeko saioan. Ohikoa den moduan, saioa 18:00etan hasiko da, doako sarrerarekin.

Guy-Blanche (1873-1968) historiako lehen emakume zinemagilea izan zen, Gaumont Frantziako zinema ekoiztetxe idazkari modura hasi zen, eta 1896an bere lehenbiziko filma zuzendu zuen. Bere filmei ikuspegi femeninoa ematen jakin zuen, gerora fikzio zinematografikotzat hartu izan denaren oinarrietan lagungarria izan zena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide