De La Granjak 'La Euskadi contemporanea' liburua aurkeztuko du bihar

Intza Trula 2025ko mar. 20a, 16:00

Jose Luis de la Granja idazlea. (Utzitakoa)

19:00etan hasiko da liburuaren aurkezpen saioa, Zazpi kultur aretoan. Liburuaren egileaz gainera, ekitaldian parte hartuko dute Ludger Mees irakasleak eta Gaizka Fernandez Soldevilla historialariak.

La Euskadi contemporanea liburuaren aurkezpen saioa izango da bihar, 19:00etan, Zazpi kultur aretoan. Liburuaren idazle Jose Luis de la Granjak emango ditu azalpenak, eta berarekin batera arituko dira Ludger Mees EHUn historia garaikidean katedraduna eta Gaizka Fernandez Soldevilla Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroko historialaria.

Bigarren Errepublikaz, 36ko Gerra, euskal nazionalismoaz eta Euskadiko Gobernuaz hitz egiten du liburuak, baita Sabino Arana, Jose Antonio Agirre eta Indalecio Prieto bezalako politikariez ere. Hori guztia eguneroko prentsan argitaratutako artikuluen bidez osatuta daude.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide