Danda Gazte Asanbladak eta Defentsa Komunitateak antolatuta, Erresistentzia Jaialdia ospatuko dute bihar gauen Hiruputzu gaztetxean. Bertan, hiru ondorengo hiru musika taldek joko dute zuzenean: Nekktar, Malakias eta MX3.
Gaztetxea 21:30ean irekiko dute, eta emanaldiekin 22:00etan hasiko dira. Jaialdian ateratako irabaziak erresistentzia kutxara bideratuko dituzte.