Vista Alegre parkea itxi dute haizeteen ondorioz

Mireia Galarza Bastida 2025ko mar. 20a, 10:30

Vista Alegre parkea, gaur goizean. (Mireia Galarza Bastida)

Segurtasuna bermatzeko hartu du Zarauzko Udalak neurri hori, eta horregatik, haizetea baretu arte itxita egongo da espazioa. 

Haize handiagatik abisu horia iragarri dute gaur 15:00ak bitartean. Haize bolada handienak goizalderako iragarri ditu Euskalmetek, eta badaezpadako neurri gisa Vista Alegre parkea ixtea erabaki du udalak. 

Segurtasuna bermatzeko hartu du erakundeak neurri hori, eta horregatik, haizetea baretu arte itxita egongo da espazioa. Horretaz gain, Gurmendi kalean, institutu parean, zuhaitz bat erori da, eta hasieran zirkulazioa oztopatu badu ere, jada kentu dute bertatik udaleko langileek. 

Brigadako langileek kendu dute zuhaitza. (Mireia Galarza Bastida)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide