Entzungai dago Kattalin Minerren liburu aurkezpena

Intza Trula 2025ko mar. 18a, 15:30

Kattalin Miner eta hainbat herritar ostiralean, Arranon, 'Moio. Gordetzea ezinezkoa zen' liburuaren aurkezpenean. (Arrano)

Moio. Gordetzea ezinezkoa zen liburua aurkeztu zuen joan den ostiralean, Arranoko bunkerrean. Hamar bat lagun bildu zen bertan, idazlearen azalpenak entzun eta berarekin gaiaz hitz egiteko.

Hamar lagun inguruko taldea elkartu zen joan den ostiralean Arranoko bunkerrean, Kattalin Minerren liburu aurkezpenean. Izan ere, Lerroarte literatur txokoak antolatuta, Moio. Gordetzea ezinezkoa zen liburuaz hitz egin zuen bertan, eta bertaratu zirenen galderak erantzuteko ere baliatu zuen hitzordua. Arraio irratiko Ahuntzaren gauerdiko eztula saioan eman zuten aurkezpena, eta, beraz, ekitaldira joan ezin izan zutenek bertan entzun ditzakete idazlearen hitzak.

Aimar Elosegi Ansa Moio gazte transexualaren suizidioaren inguruko memoria ariketa bat da Minerren liburua. Tene Mujika bekari esker argitaratu zuen, 2019. urtean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide