Zarautz Kirol Elkarteko (ZKE) bazkideak saio bikoitzera daude deituta hurrengo ostegunean, martxoaren 27an. Egun berean, bazkideen ohiko batzarra eta ezohikoa egingo dituzte elkarteak Kale Nagusian duen aretoan. Batzarrak 18:30etik aurrera egingo dituzte.
Hasteko, ohiko batzarra egingo dute, eta bertan aztertuko dituzten gaien artean ZKEren presidente izateko hautagaitza bakarraren berrespena, 2023-2024 denboraldiko diru eta kirol balantzeen irakurketa, eta 2024-2025 denboraldiko aurrekontuaren aurkezpena, eta hala balitz, onarpena aurkitzen dira.
Haren amaieran, ezohiko batzarra egingo dute. Gai bakarra izango dute bertan, eta ZKEren Bolei Kirola atal berriaren aurkezpena dago. Atal hori ZKEren organigramaren barruan sartzeko estatutuak aldatu beharko dituzte eta horren onarpena ere aztertuko dute.