Gipuzkoako xake ligako bederatzigarren jardunaldia jokatu zuten pasa den larunbatean, eta Zarauzko xake klubak bi berdinketarekin amaitu zuen eguna.
Preferente mailan, Zarauzko A taldeak Salto Bidasoa Aren aurka jokatu zuen etxean, Zarautzen. Andoni Etxabe eta Daniela Veltek lortu zituzten garaipenak Zarautz "A" taldearentzat, biek ala biek hasieratik amaierara partida bikainak jokatuz. Jon Lertxundik eta Jorge Feijook galdu egin zuten, nahiz eta gogor eutsi. Talde hau jada matematikoki salbatuta dago.
Bigarren mailako B taldeak, bere aldetik, Astigarraga B-ren aurka jokatu zuen. Iñaki Buruntzak eta Jon Altzibarrek irabazi zituzten euren partidak, biek ala biek erasokor jokatuz. Iñaki Altzibarrek galdu egin zuen despiste batek erabat baldintzatu baitzion. Gauza bera gertatu zitzaion Xabier Arrilagari ere.
Talde hau une honetan azkenarenik berdinduta dago, eta bi puntutara du salbazioa.