Odol ateraldia egingo dute bihar Zarauzko anbulatorioan. Ohikoa denez, 16:30etik 20:30era izango da horretarako aukera, eta interesa dutenek hitzordua hartu beharko dute aurretik.
Bi aukera daude hitzordua hartzeko: 943-00 78 85 telefonora deituta, eta bigarrengoa, gotanta.eus webgunean.