Donostiako Bera Bera taldeak irabazi du Erreginaren Eskubaloi Kopa. 21-30 irabazi zuen atzokoan Granollersen Alba Menendez kapitain zarauztarraren taldeak Beti Onak Nafarroako taldeari bederatzi golen aldea aterata. Bederatzigarren aldia da Gipuzkoako taldeak garaikur hori irabazten duena, hirugarrena segidan. Menendezentzat, aldiz, zazpigarren Kopa da aurtengoa.
Markagailua Beti Onakek abiatu bazuen ere, lehenengo minutuetatik lauzpabost golen aldea atera zion Bera Berak Atarrabiako (Nafarroa) taldeari, eta horrelaxe eutsi zioten partida osoan txuri-urdinek. Atsedenaldira 11-16ko markagailuarekin iritsi ziren, eta partida osoan zehar ere aurretik jarraitu zuten. Hemen ikusi daiteke Gukak Menendez kapitainari egindako elkarrizketa.