Arkamurka natur taldeak antolatuta, Vidas irrenovables dokumentala eman zuten joan den ostegunean Modelo aretoan. Horrez aparte, amaieran, gaiaz modu sakonago batean hitz egin zuen ikus-entzunezkoaren zuzendari Francisco Jose Vaquero, eta Arkamurkak ikusgai jarri du solasaldia.
Erregai fosiletan oinarritutako energia-iturriak berriztagarriekin ordezkatzeak ekosisteman, ekonomian eta gizartean duen eragina jorratzen du ikus-entzunezkoak, egoerak kaltetu dituen hainbat pertsonen testigantzekin osatuta.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!