Hondartzako futbol txapelketako kanporaketak lehiatu dituzte gaur goizeko 11:00etan. Zazpi partidaz osatu da jardunaldia. Ordu bat lehenago Asergroup taldea arduratu da joko eremuak markatzeaz. Gainera, epaile arduradunak Euskal Parrilla, Euskalduna Taberna (M) eta Garcia Edari Banaketak taldeak izan dira.
Eguraldia hotz esnatu bada ere, eguzkiak giroa epeldu du eta herritarrak malekoira hurbildu dira jokalariak animatzera.
Honakoak dira gaurko jardunaldiak eman dituen emaitzak:
Mutilak kopa final zortzirenak
1. Talai-Mendi Kanpina 2 - 1 Garcia Edari Banaketak
2. Dava Street Food 2 - 2 Asergroup
3. Latz Taberna 5 - 2 S.F. Txanela
Neskak kopa final laurdenak
4. Itxas-Lur Taberna 4 - 0 Euskalduna Taberna
5. Euskal Parrilla 4 - 2 Kirkilla-Enea Jatetxea
Neskak liga final laurdenak
6. Shelter-Pukas 2 - 4 Lukas Ardotegia
7. Talai-Mendi Kanpina 5 - 6 310-Kepa Osteo
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!