Xabat Martinek XXXIV. Zarauztarra Saria irabazi du

Ian Ruiz Lizaso 2025ko mar. 15a, 17:30

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatutako proban, Gipuzkoa mailako kadete kategoriako 100 gaztek hartu dute parte.

 

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatuta, XXXIV. Zarauztarra Saria jokatu dute gaur goizean herrian. Proba 09:30ean hasi dute kostako errepidetik Zumaiara abiatuz. Oikiatik Meagara igo dira eta jaitsieran Zarautzen amaitu dute zirkuitua Nafarroa Kalean, 10:30 aldera.

Guztira, Gipuzkoa mailako kadete kategoriako 100 gaztek hartu dute parte. Lehenengo postua Xabat Martinek eskuratu du; Ander Larraburu berriz, bigarren iritsi da helmugara eta hirugarren postua eskuratu duen txirrindularia Alain Villardon izan da.

Eguraldiak lagundu ez arren, txirrindulariak gogoz aritu dira eta herritar ugari bertaratu da gazteei animatzera. Honez gain, Zarauzko Udalak jakinarazi zuenez, goizean zehar trafiko mozketa puntualak izan dira. 

Argazkiak: Mireia Galarza Bastida

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!